Errepinen, espezialistak gara industria-desugerketa termikoan. Lau hamarkada baino gehiago daramatzagu metalezko piezen eta pintatzeko industria-tresnen desugerketan zerbitzu guztiz pertsonalizatu bat eskaintzen. Gure esperientziari, talde kualifikatuari eta abangoardiako produkzio-baliabideei esker, kalitate-berme guztiekin desugertu ditzakegu metalezko piezak eta tresnak.
Labe pirolitiko bidezko industria-desugerketa termikoa egiten dugu, edozein industria-proiekturen premietara guztiz egokitua. Industria-desugerketa termikoko zerbitzu integralaren barruan, kasu bakoitzaren premiei buruzko aldez aurreko azterketa bat egiten dugu, metalezko piezen zein industria-tresnen desugerketan soluziorik onena eskaintzeko. Konta iezaguzu zer behar duzun, eta neurriko zerbitzu bat eskainiko dizugu.
Gure espezialitateetako bat industriaren sektoreko pintatzeko tresnen desugerketa da, zalantzarik gabe. Gure labe pirolitikoari eta gainerako produkzio-baliabideei esker, Errepinen berme guztiekin erantzun diezaiokegu gure bezeroek pintatzeko tresnak desugertzeko duten edozein premiari.
Pintatzeko bastidoreen desugerketa egiten dugu, eta bastidoreetarako kakoak desugertzeko zerbitzu bat eskaintzen dugu, tresna bakoitza zehatz-mehatz zainduta. Errepinen, tramexaren edo metalezko sareten desugerketaz gain, pintatzeko eta produzitzeko prozesua dela eta gure instalazioetara kaltetuta iristen diren tresna guztiak konpontzen ditugu.
JARRI HARREMANETAN GURE TALDEAREKINTresna mota ororekin egiten dugun lanaz gain, esperientziak aukera ematen digu gure bezeroei metalezko piezen neurriko desugerketa termikoa eskaintzeko. Gure labe pirolitikoari esker, industria-piezak era askotan desugertu ditzakegu. Kasu bakoitzean, aldez aurreko azterketa egin behar da, emaitzarik onena lortzeko desugerketa-prozedurarik egokiena zehaztu ahal izan dadin.
Era horretan, berme guztiekin egin ditzakegu proiektu mota asko, balbulen desugerketarekin hasi eta itxitura bulkanizatuen desugerketarekin amaitzeraino. Tximeleta-balbulak, bola-balbulak edo gillotina-balbulak desugertzen ditugu, besteak beste. Itxitura bulkanizatuei dagokienez, balbulako disko obturatzailearen eta tximeleta-balbulako asentuaren desugerketa lantzen dugu, adibidez.
Errepinen, pintura mota askorekin estalita dauden metalezko tresnen edo piezen desugerketa lantzen dugu. Pintura likidoekin, hauts-pinturekin (epoxia, poliesterra, epoxi-poliesterra eta abar) estalita dauden piezak eta kataforesi-estaldurak (epoxia), ur-pinturak, termoplastikoak, termogogorrak edo poliureak desugertzen ditugu, besteak beste.
Piezak desugertzeko dugun zerbitzuaren inguruko zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan, eta lagunduko dizugu. Laguntza profesionala eskaintzen dugu metalen desugerketa behar duen proiektu orotan. 40 urte baino gehiago eman ditugu metalen desugerketa termikoan, eta hori da gure lanaren bermea.